Hasiera » Testu iruzkina

Testu iruzkina

19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI 
ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA
 (1962-06-07/08)
Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio
edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek
erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei
buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:
1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek
bermatzea gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.
2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpenaskatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.
3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko
eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.
5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta.
Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela
Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide
izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi
dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen
bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan
bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin‖.

Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a

IDENTIFIKAZIOA

Testu honen autorea Europar Mugimenduaren Kongresuko ordezkariak izan ziren, 118 ordezkari espainarren proposamenaren eraginpean. Espainiarentzat zuzenduta dagoen dokumentua da, 1962ko ekainaren 8an idatzitakoa Munichen. Lehen mailako testu politiko bat da.

IDEIA NAGUSIAK

Gure iritziz testu honetan nabarmentzen den ideia nagusia Espainian Europako Merkatu Komunean sartzeko aukera aztertzen hasten dela da. Eta hori lortzeko demokrazia ezarri nahi dela.

Europako gizarte gutunaren eta Europar Konbentzioaren arabera hau esan nahi du Espainiaren kasuan :

• Herritaren onespeneko erakunde demokratikoak ezertzea

• Pertsonen eskubidea bermatzea

• Erkidego naturalen izaera aitortzea

• Langileen oinarrizko eskubideak lortzea

• Alderdi politikoak antolatzeko aukera

INGURUABAR HISTORIKOA

Espainiako autarkiako garaia eta gerra zibilaren lehenengo urteak igarota, Espainia bai ekonomikoki eta baita politikoki ere egoera latz batean zegoen. Horregaitik, nazioarteko bakartzetik irteten saiatuko dira pixkanaka pixkanaka. Eta hori lortzeko AEB-tako laguntza jasako du Francok.

Bestalde denak ez zeuden ados. Izan ere,ondoren, Euskal Herriko, Kataluñako, Madrileko, eta Astueriasgo minarien huelgak etorri ziren. Frankok errepresio gogorra egin zuen herrialde hauen kontra. Hain gogorrak izan zen bere erreakzioa non eragin handia izan zen nazioartean.

1958 urtetik aurrera Espainiaren nazioarteko harremanak hobetzea lortu egin zen. Horregatik 1962. urtean, bere ekonomia hobetzeko helburua zuelarik, Espainiak Europako Merkatu Komunean sartzeko eskaera egin zuen. Baina jaso zuen erantzuna (testua) ez zen batere gustatu eta istilu ikaragarria sortu zuen Espainia barruan: jasotako erantzunean baldintzetako bat erakunde demokratikoak ezartzea zen eta hori pentsaezina zen, Frankoren diktadurapean bizi baitziren.

IRUZKINA

Testu honen garrantzia batez ere izango da Espainiaren onarpena nazioarteetan nahiz eta diktadura batean egon. Testu honekin lortzen den helbururik nagusiena izango da Espainia bere bakantzea alde batera utziko duela eta harremanetan hasiko dela beste nazioekin. Horrekin batera, 1955an Europar Batasunean sartu egingo da.

Esate baterako, oraingo krisia dela eta, luraldeen arteko laguntza ezinbestekoa da. Alemaniak adibidez lana eskaintza handiak ematen ari dizkio mundu osoari eta Espainian egoera oso ona ez dela, Alemaniako lan eskaintza hori ezinbestekotzat jo dezakegu milaka gazte hartara joan baitira lan bila. Espainia bere momentuan, Municheko kongresu honetan integratuko izango ez balitz, agian egoera orain guztiz desberdina izango litzake eta Espainian berriro ere, Frankismoaren hasierako urteko gisako krisialdian egongo ginateke eta gainera, inongo laguntzarik gabe.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: