2batxhistoria

Hasiera » Hiztegia

Hiztegia

Autarkia: Frankismoaren garaian, 1939tik 1959ra bitarteko urteetan ezarritako politika ekonomikoa da, 1957tik aurrera Francok baztertuko zuena teknokratei (Opus Dei) “botere” hori emanez.

Falangea: Frankismoaren garaian egondako partidu politiko bakarra izan zen, hala ere, 1933an sortu zen. 1975Tik aurrera banatzen eta desagertzen joan da.

Garapenerako Planak: Espainian, 1964 hasten diren planak dira. Hiru plan egin ziren, lau urtero berritzen zirenak, baina 1973ko krisitik aurrera abandonatuak izan ziren.

Ordena Publikoko Auzitegia: Frankismoaren garaian langileak, profesionalak eta ikasleak haien iritzi politikoengatik epaitzeko zortu zen auzitegia da.

Nekazari-exodoa: 1962tik 1973ra bitartean Espainian 4 milioi pertsonek utzi zuten beren herria eta Europara edo Espainiako leku aberatsagoetara mugitu ziren. Horren ondorioz, hirietako populazioa hazi egin zen, nekazari inguruko herrietako murrizten zelarik.

1959-emigracion

Hezkuntzaren Lege Orokorrak: 1970. urtean sortutako legea da, zeinen asmoa honakoa zen: 6-14 urte bitartekoentzat derrigorrezko hezkuntza jartzea eta doainik izan ahal izatea.

Lehentasunezko Akordioa : 1970ean EEErekin sinatu zen akordioa da. Honek merkataritza hobetu eta Espainiaren eta seien arteko trukeak erraztu zituen.

Prentsaren Legea : 1966. urtean Fraga Iribarnek bultzatutako lege da, zeinek zentsurarekin bukatzen zuen.

Martxa Berdea : Hassan II.ak antolatu zuen. Armarik gabe ehunka mila marokiar Saharako mugara joan ziren anexioa behartzeko Francoren ahulezia aprobetxatuz, eta era pazifikoan bertan sartzea lortu zuten.

la_marcha_verde

Estatuaren Lege organikoa: Lege honekin 1966an Estatuburu eta Gobernuburu karguak banatu ziren. Hala ere, ez zen legea ezarri 1973ra arte.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: