2batxhistoria

Hasiera » Laburpenak

Laburpenak

GARAPENEKO ESPAINIA(1960-1972)

Garapen Planak
Frantziako planifikazioan oinarrituta, gobernuko teknokratek hauxe lortu nahi zuten:

  • Produktu nazionala haztea
  • Enplegu betea
  • Espainia apurka-apurka munduko ekonomian sartzea

Politika ekonomiko honek honek kapitalak erakarri nahi zituen, sektore eta leku jakinetara eta finantziazio publikoa era eman nahi zuen.

 

Aldaketak egitura ekonomian

  • Sektore nagusiak

Industria-produkzioaren urteko tasak %10eko hazkundea izan zuen 1960tik 1973ra.
Garapen sektorerik ikusgarriena automobilarena izan zen. Izan ere, modu masiboan erabiltzen hasi iren espainolak. Adibidez, automobil-fabrikatzaile nagusienak Seat, Renault izan ziren.

  • Garapenaren finantziazioa

Inbertsioak eta inportazioak turismotik eta emigranteek bidalitako aurrezpenetatik ateratako dibisa-jario iraunkorrari esker egin ahal izan ziren.
1960 1970 urteen bitartean emigrazio eta emigrazio asko eman ziren. Atzerriko kapitalaren inbertsioak, kapital alemana eta estatu barru-arra batez ere, eta esportazioen hazkundeak dibisa asko eskaini zituen.

  • Kapital handiaren hobariak

Mirari ekonomikoaren onuradun nagusiak banka eta industria talde handiak izan ziren. Hauek estatuaren laguntza handia jaso zuten. Ekonomialari batzuk hauen oposizio bilakatu ziren eta salatu egin zuten hauen egoera pribilegiatua.
Aldaketak gizartean eta kulturan

  • Desorekak

Espainiako garapenaren beste aldea, errentaren banaketako desoreka pertsonalek ez ezik, ekonomiaren lorpenen eskualde-banaketa txarrak ere osatzen zuen
70eko hamarkadaren hasieran, Espainia herri garatua zen, baina desoreka handiak zituen , eta horiek agerian jartzen zuten Gobernuak planifikaturiko industria-deszentralizazioko politikaren porrota. Bizi mailan, hiriaren garapenean, industrializazioaren kokapenak baldintzatu zuten gehien bat Espainiako desoreka hau.

  • Nekazari exodoa

1962-1973 lau miloi pertsonak euren herriak utzi eta Europara, Espainiako eskualde aberatsetara edo probintziako hiriburuetara joan ziren. Horrela hirietako biztanle kopurua azkar hazi zen eta baita nekazaritza-inguruko biztanle kopurua murriztu ere. Ondorioz, Espainiako biztanleria geroz eta irregularragoa zen.
Bestalde, kontrolik gabeko hirigintza espekulatzaileak alderrik galdu zuen hirietako habitata, eta ingurumenean arazo larriak sortu zituen

  • Bizi mailako hobekuntzak

Ordura arte lortutako garapenen bidez, espainolak beste bizimodu eta jokabide politiko eta soziala bat eramaten hasi ziren.
Ideia materialistago bat sartzen joan zen: permisibitatean eta kontsumismoan oinarrituriko ideia. Ongizatearen eta tolerantziaren kulturan instalaturiko gizartea sortu zen. Mendebaldeko munduko nazio sozialdemokrataren araberako gizartea alegia.
Espainol askok ere erretiroko pentsioak lortu eta osasun-estaldura ere hedatu egin zen.

 

Aldaketa kulturan eta hezkuntzan

Gobernuak ezin izan zuen nolabaiteko irekitze intelektuala baten aurka joan. Nahiz eta egunkarien eta pantailen zentsura eta manipulazio sistematikoa egon. Horrela aldizkari garrantzitsuak sortu ziren.
Hezkuntza planak berritu behar izan ziren hezkuntza gizarte osora hurbiltzeko eta horrela alfabetaturiko eta unibertsitateko biztanle kopuruak gora egin zuen. Hezkuntzaren Lege Orokorrak ( 1970) agerian utzi zuen Espainiako gizartearen aldaketa nabarmena
Intelektualen eta artisten ahalegin berritzaileak ihesbideko kultura izenekoaren barruan zegoen.
Gizarte mugimendu berriak eta erregimenaren aurkako oposizioa

Ekonomia eta kultura garatu ahala, gauzak aldatzeko gero eta gogo handiagoa sortu zen. Eta horrela, oposizio gehiago hedatu zen biztanleria sektore berriak zirela medio.

  • Oposizio moderatua

Alderdi errepublikanoak europarren arteko batasun proiektu bat finkatzen hasi ziren eta indar monarkikoekin eta kristau-demokratekin harremanak estutzen hasi ziren. Munichen, barrutik eta erbestetik etorritako ehunka ordezkarik erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten.

  • PCEren protagonismoa: langileetan unibertsitate mugimendua

Alderdi Komunista (PC) diktadurako komisaria polizialen bezerorik onena izan zen. Horrenbestez, kostata mantendu ahal izan zituen barruko zelulak, horiek brigada politiko sozial beldurgarriaren esku erortzen baitziren.
Julian Grimau hil zutenean ( 1963) komunisten aurkako mugimenduak nazioarteko oihartzuna izan zuen. 60ko hamarkadan gatazka mailak handiak izan ziren Espainiako gizarteko lau sektoreetan:

-Langileak

-Ikasleak

-Eskualdeak

-Eliza

  • Langile mugimendu berria

Lanari loturiko zergatien eraginez langile mugimenduak asko ugaritu ziren. Hala ere ,1967tik aurrera, langile mugimendua gero eta gehiago politizatzen hasi zen. Greba askatasunaren eta sindikatuak sortzearen aurkako indarrak sortu ziren Madrilen Euskadin Asturiasen eta Bartzelonan gehienbat.

  • Unibertsitate oposizioak

Erregimenak pixkanaka-pixkanaka galdu egin zuen Unibertsitateko kontrola , eta bertako asaldura ez zen murriztu Franco hil arte.
1964tik aurrera, unibertsitate gutxi batzuk onartzen zuten SEU , eta hori ikasleen biltzar askeekin ordezkatu zen. Ondorioz, gatazkak nabarmen erradikalizatu ziren.
Gobernuak unibertsitateko ospe handiko katedradun batzuk kargutik kendu zituen, ikasleen manifestazioen alde egin zutelako.

  • Mugimendu nazionalistak

Garapen ekonomikoa askoz ere ikusgarriagoa izan zen Penintsulako periferian: bertan Kataluniako eta Euskadiko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren. Bestalde, eskualde berrespeneko kultura adierazpenak sortu ziren Valentzian , Kanarietan, Andaluzian eta Galizian.

  • Klero berria urrundu

Espainiako eliza higatzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka belaunaldi gatazkak zirela medio. Vatikano elizak bilakaera oso azkarra izan zuen. Kontzilioko testuetan oinarrituz, klero gaztea eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren. Gainera frankista izatea leporatu ziotenez Elizak diktaduraren aurka parte hartzeko eskubidea eskatzen zuen
1971n, Vatikanoak Tarancón kardinala jarri zuen.

 

Erregimenaren immobilismoa hirurogeiko hamarkadan

Zapalkuntza gogortzeaz gain, frankistek komunikabideak manipulatu zituzten.

  • Prentsaren legea

Fraga Iribarneren lana hauxe da: 1963an kultura eta informazio askapena ezarri eta, urtebetera intelektualen aurka egin zuen. Hauek polizien aurka joan ziren eta.
Fragak sustaturiko prentsaren lege berri batek aurretiazko zentsura ezabatu zuen, baina a posteriori mantendu. Harrezkero isunak eta espetxeratzeak, batez ere kazetari eta idazleenak, ugaritu egin ziren.

 

FRANKISMOAREN GAINBEHERA ( 1969-1975)


Erregimenaren ezegonkortasuna nabarian gelditu zen greba eta gatazka ugariak zirelako. Franco salbuespen egoerak ezartzera derrigortuta ikusi zen, Espainia osoko egoera txarra zela medio. Batez ere Euskadin.
Juan Karlos oinordeko izendatu

1969 an Francoren eraginez, Gorteek Joan Karlos printzea oinordeko izendatu zuten Estatuko burutzan. Honek erregimena mantentzek konpromisoa agindu zuen.
Erregimenaren barruko kontraesanak. Desarrollismoaren amaiera

  • Irekitasunaren aldekoen eta immobilisten arteko lehia

Gobernu hau eratu zenean bi gauza garrantzitsu eman ziren : Carrero blanco presidenteordea ezarri zen eta Franco urrundu egin zen erabaki politikoetatik.( osasun txarra zuelako )
Erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta immobilisten arteko lehia sortu zen. Frankismoaren aurka joan zen mugimenduak erregimenak forma politiko liberala hartzea nahi zuten. Bestalde, erregimeneko eskuin muturra immobilista zen. Hauen kezka frankismoa amaitzea zen.

  • Carrero Blanco presidentea

Dikatadoreak gobernuburutzat zituen eginkizunei uko egin eta eginkizunok Carrero Blanco jarraitzaile leialari eskuordetu zizkioten 1973an. Honen gobernu berriaren helburua erreformak ezabatzea eta oposizioazapaltzea zen. Frankismoan oinarrituz.

  • Carlos Arias Navarro presidentea

Carlos Ariasen gobernua 1974ean eratu zen
Eragin militarra baino eragin zibila handiagoa izan zuen lehenengo gobernua izan zen. Opus Deiko kideak eta horren aldekoak gobernutik kanpo gelditu ziren.
Hasieran Ariasen gobernuak irekitasunaren aldeko joera izan zuen, klase politikoak ez zuen hau espero, erregimena apurka apurka-apurka erreformatzeko hitzemate asko egin baitzuen. Espainiako etorkizun demokratikoari buruzko artikulu asko agertu ziren prentsan. Franko jada gaixo zegoen , eta boterea galtzen ari zen.

  • Krisi ekonomikoa eta gizartearen haserrea

Krisia gehiago hareatu zuen beste faktore garrantzitsu bat munduko krisiaren lehenengo sintomak heltzea izan zen. Prezioen gorakada, soldatak urritzea eta pertrolioaren kostuak gora egitea hain zuzen ere. Gainera laneko gatazkak eta ezinegon politikoak arriskutsuak ziren Espainiako garapenarentzat

  • Diktaduraren aurkako aliantzak

Gertakaririk garrantzitsuena Batza Demokratika sortzea izan zen. Talde honetan Calvo Serer , talde sozialista batzuk eta PCE batu ziren. Hauek mendebaldeko Europakoaren antzeko erregimen demokratikoa ezartzea aldarrikatzen zuten. Indar asko hartu zuen gizarte eta lan sektore askotan.
Diktaduraren krisia

Frankoren gaixotasuna aprobetxatuz, martxa berdea antolatu zuen. Armarik gabeko ehunka mila marokoar Saharako mugara joan ziren. Anexioa behartzeko. Arias Navarroren gobernuak bertan behera utzi zuen lurraldea.
Azkenik Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen eta zaharberrituriko industria estatua utzi zuen.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: